asfDurangoko Azokaren puntu neuralgikoa zehazteko orduan, zalantzarik gabe Landako Gunea aipa beharra dago. Euskal kulturarako lau egun garrantzitsuenetarikoak direla nabaritzen den lekua da. Ostiral goizean, Landako erakustazoka bere ateak ireki zituen eta ordutik, jendetza izugarria hurbildu da azokara. Ekitaldiaren arrakasta kontutan hartuta eta kulturazale-uholdea aprobetzatzeko asmoz, gero eta sortzaile famatu gehiago gogoz egoten dira standetan bere lanak sinatzen. Momentu hunkigarriak dira egileentzat, publikoarekin harreman zuzena dutelako eta euren lanaren emaitzak eta ondorioak jasotzeko aukera paregabea izaten dutelako.
Publikoaren erantzuna nabarmena izaten da urtero, euren gustoko idazle nahiz musikariak gertutik ezagutzeko nahian. Horrela, hilara izugarriak sortzen dira, batez ere, autore handienetan. «Etengabe gabiltza, baina oso pozik jendearen harrerarekin», adierazi du Alex Sardui, Gatibuko taldekidea. Gaur gauean Plateruenean kontzertuan izango dira. Orain dela hiru aste sarrerak agortu ziren.
Hartu-eman momentu garrantzitsuak dira sortzaile eta publikoarentzat. Sinaduraz aparte, gehien bat ‘selfie’ izendatutako autorretrato bat sortzaleekin ateratzeko aprobetzatzen dute mugikorretaz baliatuz. Bestaldetik, sortzaileek euren publiko potentziala ezagutu egiten dute aurrez aurre, irakurritako edo entzundako azken euren lanari buruzko jendearen iritziak edo zalantzak jasotzen dituzte. ‘Feedback’ aberasgarria lortzen dute bi sektoreen artean.
Gaur berriro, musikari eta idazle askok hurbilduko dira Durangora euren diskoak eta liburuak sinatzera: Gatibu, Toti Martinez de Lezea, Korrontzi, Berri Txarrak, Jon Arretxe, Hesian, Vendetta, Gontzal Mendibil, John Andueza…besteak beste.
Marta Goikoetxea. www.elcorreo.com