Datorren asteazkenean, maiatzak 25, arratsaldeko 5:30etan ikastetxeko bilera-gelan DBHren guraso eta irakasleok elkartuko gara oso gai interesgarriaz hitz egiteko: «Gu ondo bagaude, gauzak hobeto joango dira». Beldurra, kezka, antsietatea, haserrea, nekea… Sarri izan ohi ditugun eta blokeatzen gaituzten sentsazioak dira; jardunarazi baino gehiago, erreakzionarazi egiten gaituzte. Baina, nondik sortzen dira?